Skip to Content
Formakuntzak bilatu

Ibilbide pertsonalizatuago bat jasotzeko erregistratu.

Zer da hau?

Hemen zure enpleagarritasuna hobetzen lagunduko dizuten formakuntzak topatuko dituzu. Lanbide, KZ guneak, Akademia Bastida eta Miguel Altunak eskaintzen dituzten doako formakuntzak zure behar eta interes pertsonalen arabera topatuko dituzu.

Sistemak aukeratzen dituzun formakuntzak gordeko ditu eta horrela zure ibilbide pertsonalizatua beti izango duzu eskuragarri.

Zergatik erabili?

Konpetentzia digitala garatzen lagunduko dizun ibilbide pertsonalizatua eraikitzeko aukera izango duzu. Plataformak zure beharretara hobekien egokitzen diren formakuntzak bilatzeaz gain, ibilbide pertsonalizatu bat diseinatu eta gordeko dizu. Beti eskuragarri izango duzun ibilbidea.

Nola erabili?

Zure interesak, beharrak eta alor profesionala kontuan izanda sistemak zure garapen profesionalerako dauden digitalizazioarekin lotutako formakuntza egokienak aukeratuko ditu. Hemen ikastaroa egiteko informazio guztia jasotzeaz gain, formakuntza eskaintzen den plataformara bideratuko zaizu.

Back to Top