FAQ – Ohiko Galderak
1. Orrialdeari buruz
Zer da EDE?
Gaitasun digitalak hobetzeko doako prestakuntzak aurkitzen lagunduko dizun plataforma da, honen bidez zure enplegagarritasuna hobetzeko aukera izango duzularik. (adib.: programazioa, marketin digitala, segurtasun digitala, etab.).
Benetan doakoa da?
Bai, gomendatzen ditugun prestakuntza guztiak %100 doakoak dira. Ez da informaziorako sarbideagatik kobratzen.
Erregistratu behar dut aplikazioa erabiltzeko?
Sistemak zuretzako ibilbide pertsonalizatua diseinatzea nahi baduzu bakarrik. Erregistratzekotan zure prestakuntzak gorde eta egindako ikastaroak markatzeko aukera izango duzu. Bilatzaile huts bezala erabili nahi baduzu, ez da beharrezkoa erregistratzea.
2. Prestakuntzei buruz
Zein motatako ikastaroak eskaintzen ditu aplikazioak?
Hasiberrientzako, zein maila ertain zein aurretua dutenentzat ikastaroak eskaintzen dira, arlo profesional ezberdinetan: ofimatika, sare sozialak, programazioa eta adimen artifiziala besteak beste.
Nork ematen ditu ikastaro horiek?
Erakunde publikoekin edo prestakuntza doan eskaintzen duten zentroekin elkarlanean aritzen gara. Lanbide, KZ guneak, Bastida Akademia eta Miguel Altuna Zentroakin alegia.
Ikastaroek ziurtagiriak ematen dituzte?
Ikastaroaren hornitzailearen arabera. Prestakuntza-fitxan adierazten da ziurtagiririk ematen den edo ez.
Nola aukeratu dezaket niretzako egokiena den ikastaroa?
Zure intereseko arloaren, modalitatearen (aurrez aurrekoa, urrutikoa, mistoa) edo mailaren (hasiberria, ertaina edo aurreratua) arabera filtratu dezakezu.
3. Aplikazioaren erabilera
Nola bilatzen dira prestakuntzak?
Sistemak zure lehentasunetara ondoen egokitzen diren prestakuntzak hautatuko ditu. Zerrenda bat erakutsiko dizu, eta interesatzen zaizkizunak aukeratu besterik ez duzu. Izena eman baduzu, sistemak automatikoki, zure lehentasunak gorde eta ibilbide pertsonalizatua diseinatuko dizu.
Gorde al ditzaket ikastaroak geroago ikusteko?
Bai. Erregistratzen bazara, gogokoak gorde ahal izango dituzu eta beti izango duzu zure ibilbide pertsonalizaturako sarbidea.
Orrialdea ez da ondo kargatzen, zer egin dezaket?
Saiatu orrialdea eguneratzen, zure nabigatzailearen cachea garbitzen edo jarri gurekin harremanetan [email/laguntza] bidez.
4. Pribatutasuna eta Segurtasuna
Nola babesten dituzue nire datu pertsonalak?
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO) betetzen dugu. Beharrezko informazioa soilik eskatzen dugu eta ez dugu hirugarrenekin partekatzen zure baimenik gabe.
Anonimoki erabil al dezaket orrialdea?
Bai, zure bilaketak gorde nahi ez badituzu, plataforma anonimoki erabil daiteke ikastaroak bilatzeko.
5. Laguntza eta Harremanetarako
Nola jakinarazi dezaket errore bat edo ikastaro bat proposatu?
Idatzi iezaguzu info@ede.eus helbidera.